Halabedi.- "Tras las huellas del Che" dokumentalaren aurkezpena azaroaren 26an, asteartea, Aldabe Gizarte Etxean, 18.00tan.
«Voces en lucha» taldeak egindako dokumentala ikusgai izango da azaroaren 26 eta 27an, Bilbon eta Gasteizen, hurrenez hurren. Askapena, Komite Internazionalistak, Euskadi-Cuba eta beste elkarte batzuek antolatuta, Cheren islada bilatzen duen dokumental honen emanaldiak egingo dira.
Gaur egun Latinoamerikan bizirik dirau Che Guevararen herentziak, eta horri erreparatu nahi izan diote dokumentalean. Euskadi-Cuba elkarteko Salvador Gonzalez Santiagorekin hitz egin dugu Hizpidean, dokumentalaren nondik norakoak ezagutu eta emanaldietara gonbidatu gaitzan.
Hemen entzungai.