Los medios en euskara "Berria" (diario) y Bilbo Hiri Irratia" (radio) informaron de la creación de "Yalah!", un espacio televisivo por Internet para difundir la lucha del pueblo saharaui por su independencia, así como la labor del Movimiento de Solidaridad con la RASD (República Árabe Saharaui Democrática), en el marco del medio Cubainformación TV.


“Yalah!” es un espacio ofrecido por el proyecto digital de comunicación “Cubainformación”, del Movimiento de Solidaridad con Cuba, y trata de llevar al campo de la comunicación una larga tradición de solidaridad de la Revolución cubana con el pueblo saharaui.

Participan en la confección de este programa: Coordinadora de organizaciones vascas de solidaridad con la RASD "27 de febrero", Asociación de Jóvenes Saharauis de Euskal Herria, la Diáspora Saharaui en Bizkaia (DISABI) y Euskadi-Cuba.

A continuación, reproducimos en euskara los textos de ambos medios.

1. BERRIA: Saharako herriaren borrokari buruzko telebista saio bat sortu dute

Euskadi-Cuba elkarteak eta 'Cubainformación'-ek sortu dute, sahararren hiru elkarteren laguntzaz Yalah! saioko aurkezlea. Irudian, Saharako beste bi emakumerekin ageri da."

Tfarrah Mohamed Yeslem da Yalah! saioko aurkezlea. Irudian, Saharako beste bi emakumerekin ageri da. CUBAINFORMACIÓN

2016-10-09 / Urtzi Urkizu

Mendebaldeko Saharako herriaren independentziarako borrokaren eta elkartasun mugimenduen berri emateko saio bat sortu dute Euskal Herrian: Yalah!. Internet bidezko telebista saioa da, gaztelaniaz, eta aurreneko bi bideoak Cubainformación hedabide digitalaren webgunean ikus daitezke: www.cubainformacion.tv.

Euskadi-Cuba elkartea eta Cubainformación hedabidea dira saioaren sustatzaileak. Jose Manzaneda da saio berriaren koordinatzailea, eta nabarmendu du beste hiru elkarteren laguntza dutela edukiak osatzeko: Otsailak 27 RASDekin elkartasun taldeen koordinakundea, Euskal Herriko gazte sahararren elkartea eta DISAB Saharako Diaspora Bizkaian taldea. «Iaz, Cubainformación-en pentsatu genuen espazio bat sortzea Kubarekiko elkartasun mugimendua eta Sahararen aldeko nazioarteko mugimendua lotzeko. Kubaren eta Sahararen arteko harremanak oso estuak izan dira beti», azaldu du Manzanedak. «Gainera, iruditzen zaigu modu bat ere izan daitekeela Sahararen inguruko mugimenduan dabiltzan lagunek Kubako errealitatea ezagut dezaten».

Cubainformación-ek bere platoa eta giza baliabideak eskaini ditu Sahararen aldeko mugimenduaren mezuak zabaltzeko, Manzanedak esan duenez: «Gure jakintza ere haien esku jarri nahi dugu». Formazio saioak egin zituzten grabazioei ekin aurretik.

Lau bideo hilean

Yalah! saioaren formatuari dagokionez, oraingoz, hamabost minutu inguruko solasaldiak dira. Aurkezlea Tfarrah Mohamed Yeslem sahararra da —aurretik RASD TV katean aritua da, eta Euskal Herrian bizi da—. Hilean hiru edo lau bideo zabalduko dituzte, bakoitza gai baten ingurukoa.

Edukietan, sustatzaileen asmoa da hiru saiotik behin Kubaren elkartasunaren gaia azaltzea. «Edonola ere, garrantzitsuena Sahararen borroka da», dio Manzanedak. Estreinako saioan Kubaren eta Sahararen arteko elkartasuna eta Euskal Herriaren eta Sahararen artekoa aztertu zituzten. Bigarren programan, Saharako giza eskubideen ekintzaile bat elkarrizketatu zuten. Eta, hirugarrenean, Oporrak Bakean programaz ariko dira —luze gabe jarriko dute sarean—.

Euskal Herritik kanpo ideiak edo bideoak iristen badira «erabat irekita» daudela nabarmendu du programaren koordinatzaileak. «Ikuspegi globala du gure saioak».

2. BILBO HIRI IRRATIA - IBAIZABAL: “Yalah!” telebista saioa sortu dute saharar herriaren ezagutza eta elkartasuna bultzatzeko

Entzungai (podcast), Ibaizabal Magazina

Yalah! Telebista saioa sortu berri dute Cuba información elkartearen babesarekin. Saioak borroka politikoan eta elkartasunean sakondu nahi du. Bertan bizi diren Saharar gazteek egiten duten saioak elkartasuna piztea eta borroka politikoa izango ditu helburu. Lehenengo saioa sareratu dute, lehen emankizunean atzera begira eta Saharar gatazkaren nondik norakoak kontatzen dizkigute, historia ez dezagun ahaztu. Eneko Callek eman digu saioaren berri elkarrizketa honetan.

Deskargatu hemen.

Solidaridad
Prensa Latina.- El ministro de Salud de Guatemala, Joaquín Barñoya, y el embajador de Cuba en este país, Nazario Fernández, firmaron hoy un acuerdo de cooperación hasta 2027 para fortalecer la labor asistencial...
Prensa Latina.- Desde un balcón del hotel Plaza en La Paz el líder de la Revolución cubana, Fidel Castro, bebió té de la hoja de coca en defensa del equipo de futbol de Bolivia, recuerdan hoy....
Canal Caribe Alterno.- Este sábado se cumplen 41 años de la victoria de Cangamba, una de las muestras de resistencia, de mayor sacrificio y entereza protagonizadas por cubanos en toda nuestra Historia. En un remoto punto del surest...
Lo último
EnModoVerano: A+ Espacios Adolescentes
Canal Caribe Alterno - La periodista Elizabeth Carmona Fernandez nos trae el Segmento #ModoVerano, hoy con una propuesta para los adolescentes, El Centro A+ Espacios Adolescentes ha diseñado un amplio programa de actividades para animar el ver...
Ver / Leer más
La Columna
La Revista