Goiena Telebista, televisión local en euskara (idioma vasco), realizó este reportaje / entrevista sobre la presentación del libro "Cuba: verdades y mentiras" en la localidad de Arrasate-Mondragón.


Jose Manzaneda: "Kuba ez da paradisua, baina ezta infernua ere"

Miren Arregi - Goiena.- Cubainformacion-eko koordinatzaile Jose Manzanedak idatzitako 'Cuba: verdades y mentiras' liburuaren aurkezpena egin dute Kulturaten Debagoieneko Ezker Kultur Guneak, Askapenak eta Ezker Anitzak antolatuta. Bertan, "ekonomia liberal kapitalistak Kubaren aurka sortutako errelatoaren" kontrako argudioak eman dituzte.

Liburuan, Kubaren inguruko "25 gai mediatikoren" gaineko informazioa jaso du egileak. "Botere ekonomiko eta politiko handiek sortutako ideologiaren kontrako argumentazioa eskaintzen da liburuan. Kuba ez demokratiko bat irudikatzen dute, giza eskubideak errespetatzen ez dituena eta ez da horrela", dio Manzanedak. Hain zuzen argumentazio horren kontra, hitzaldian azaldu du, Unicefen datuen arabera Latinoamerika osoan haur desnutriziorik gabeko herrialde bakarra dela Kuba eta Munduko Osasun Erakundearen arabera, Amerika osoan haur hilkortasun tasarik txikiena duen herrialdea ere bai. "Datu horiek oso garrantzitsuak dira giza eskubideen ikuspuntutik. Kuba ez da paradisua, baina ezta infernua ere", gehitu du.

Blokeoarekin bukatzeko aukerak

Garai historiko honetaz ere jardun dute hitzaldian. Izan ere, Manzanedaren ustez, Joe Biden Amerikako Estatu Batuetako presidente izendatu izanak, blokeoaren estrategiarekin bukatzeko aukera irekiko dio Kubari. "Trump izan da Kubarendako azken 60 urteetako presidenterik txarrena. Izan ere, blokeoa indartzeko 240 zigor inposatu dizkio azken lau urteotan eta orain espero da blokeoaren estrategiarekin bukatzea. Obama ere saiatu zen horretan baina Trumpek hankaz gora ipini zituen gero neurriak. Orain, Bidenek badu aukera harreman normalak sortzeko prozesua abiatzeko, kongresua eta senatua ere partidu demokratikoarenak baitira".

Solidaridad
trabajadores.cu.- El canciller de Cuba, Bruno Rodríguez, agradeció este lunes los pronunciamientos de 23 organismos internacionales y regionales contra la inclusión de la isla en la unilateral lista de Estados patrocinadores...
Asociación valenciana de amistad con Cuba José Martí.- Tras visitar el municipio de San Antonio de los Baños y Pinar del Río, la brigada solidaria de la asociación valenciana de amistad con Cuba José M...
Cubainformacion.- Miroslava Pozo Pinares, miembro del secretariado nacional del SNTECD recibió a David Rodríguez del Stepv IV en La Habana para intercambiar sobre propuestas de solidaridad con la isla y de cooperación sindical en...
Lo último
¡Exhiban las actas!
Atilio Borón - Cubadebate.- El atronador y muy bien coordinado coro de los publicistas al servicio del imperio y sus clases dominantes ha escalado sus denuncias en contra del reciente proceso electoral venezolano. ...
Ver / Leer más
La Columna
Venezuela: intervención de la buena
Por Lazaro Fariñas*/Foto Virgilio Ponce -Martianos.- digital@juventudrebelde.cu.- COMENTARIO DESDE MIAMI INTERVECIONISMO DEL BUENO ¿Quiénes se creen que son todos esos mandatarios de diferentes países que es...
La Revista